viernes, 28 de octubre de 2011

Mugen gainetik harremanak sortuz...

Zazpiak bat harreman sarea informazio eta harreman agentzia bat da, bi hauek bideratzea duela helburu. Auzolanean, hainbat proiektu bultzatu ditu jadanik.
 Hau da, AEKko www.aizunet.org web orrian arukitutako erreportaje interesgarria:
http://www.aizunet.org/index.php?option=com_content&view=article&id=960:mugen-gainetik-harremanak-sortuz&catid=65:erreportajeak&Itemid=104


viernes, 14 de octubre de 2011

Bertsolari filma

Donostiako Zinemaldian estreinatu ondoren, gaurtik aurrera, urriaren 14tik aurrera zine aretoetan ikusi ahal izango da Asier Altunaren "Bertsolari" filma.

Bertsolaritzari buruzko dokumentala da zuzendari bergararrak eginiko filma.


Interesgarria iruditu zait blogean jartzea berri hau, bertsolaritza gure herriko kultura bizia delako; gainera teknologia berrien bidez, kasu honetan zinemagintzaren bidez zabaldu eta gozatu daitekela ikusi dugu.Hemen ikusi ahal izango duzue filmearen trailerra.




 
BERTSOLARI Trailer from txintxua on Vimeo.


AURKEZPENA

Peru Vidal Gurrutxaga naiz. Leioan bizi naiz eta 23 urte dauzkat. Besteak beste Lehen Hezkuntzako ikaslea naiz. Lehen Hezkuntzako graduko 2. ikasturtean IKTko ikasgaian bloga egiten eta erabiltzen ikasten ari garelako sortu dut blog hau.
Kulturak interes handia sortzen dit, gehien bat gure herrikoak. Beraz bloga kulturari buruzkoa izango da.