G PUNTUA Gipuzkoako bertsolari txapelketa azken txanpara heldu da, finala baino ez da geratzen txapeldun berria nor izango den erabakitzeko.

Bide luzea izan da G puntuak aurten egin duena. Sailkapen fasearekin hasi ziren uda aurretik, udaren ostean final-zortzirenak heldu ziren, jarraian final-laurdenak eta ondoren final-erdiak. Lau fase horiek jokatu dira dagoeneko eta badauzkagu zortzi bertsolari Donostian izango den finalerako.
Abenduaren 18an iazngo da finala Donostiako Illunbeko zezenplazan. Ondorengo bertsolariak harituko dira Illunben:
Agin Rezola
Alaia Martin
Jon Martin
Beñat Gaztelumendi
Jexux Mari Irazu
Unai Agirre
Iñaki Apalategi
Aitor Sarriegi
Zorte on Zortzi bertsolariei eta zorionak Gipuzkoako bertsolari eta bertsozale guztiei!!!