viernes, 25 de noviembre de 2011

46. DURANGOKO AZOKA




Abenduan 4tik8ra, igandetik ostegunera izango da Durangon euskal liburu eta disko azoka.
200 ekitaldi baino gehiago antolatu dira eta 434 izenburu berri aukeztuko dira.

Aurtengo azokako berritasun nagusia hiru gune berri izango direla azaldu dute: Irudienea, Szenatokia eta Kabi@.
Irudienea, euskarazko ikusentzunezko sorkuntzaren erakuslehioa izango da eta Szenatokia izeneko gunea, antzerkigintza eta antzerki zaletasunaren topalekua izatea espero dute.
Kabi@ izena daraman gunea sarean eta euskarri teknologiko berrietan euskaraz garatzen diren ekimenen eskaparatea izango da.
Galiziako kultura izango da aurtengo edizioan gonbidatua eta Antón Reixa abeslariak zabalduko du azoka hitzaldi batekin.
Argizaiola saria berriz, Iñaki Beobide Herrigogoa diskoetxeko ekoizleari emango diote.
Gerediaga elkarteko ordezkariek gaineratu dutenez maratoi bat egiteko asmoa dute ere euskarazko wikipediaren 10. urteurrena ospatzeko.

Informazioa:      http://www.durangokoazoka.com/

Códigos QR / Qr Codes

jueves, 17 de noviembre de 2011

MIKEL URDANGARINEN ZUZENEKOA KALEAN DA

Gaur, azaroak 17, aurkeztu du Mikel Urdangarinek Bilboko Kafe Antzokian, duela ia urte bete bertan grabatutako zuzeneko diska. "2010.12.30" da zuzeneko diskaren izena.
28 musika lan eta bi ordutik gorako cd bakoitza dakartza lan berrian.


Lana kaleratu ostean kontzertuen emanaldiekin jarraituko du abeslariak.
-Azaroak 18: Balmaseda (Bizkaia) 20:30etan Klaret aretoan
-Abenduak 2: Gasteiz (Araba) 20:00etan Principal antzokian, Xabier Leteren omenezko kontzertuan.
-Abenduak 23: Donostia (Gipuzkoa) Victoria Eugenia
-Abenduak 30: Bilbo (Bizkaia) Kafe Antzokia



Informazio gehiago: http://www.mikelurdangarin.com/

martes, 15 de noviembre de 2011

GARTXOT, KONKISTA AITZINEKO KONKISTA

“Gartxot, konkista aitzineko konkista” izeneko film luzea azaroaren 18tik aurrera izango da Euskal Herriko zinemetan. Juanjo Elordi eta Asisko Urmenetaren zuendaritza eta Somugaren ekoizpena du filmak, Benito Lertxundiren musika, Zuberoako kantari eta aktoreeen ahotsak... osagai benetan indartsuak, erronka handi bati aurre egiteko: euskara hutsez eta helduentzako eginiko animazio proiektu bat gauzatzea.

SINOPSIA

Bardo deitzen zaio herriaren oroimena eta kultura gordetzen duen kantariari. Eta horixe da Orreagako abade berriak nahi ez duena. Hargatik, Gartxot, bertako bardoa, deserriratu eta Mikelot, haren semea bahituko du  latinez kantatuko duen fraide bihurtzeko. Baina Mikelotek ihes egingo du eta berriro hasiko da kantuan aitarekin, herriz herri. Elizak iraintzat hartuko du kantaldi bakoitza eta fraide-gerlari beldugarrien esku utziko du aita-semeak harrapatzea. Tragedia  XII. mendean. Hasi da konkista aurreko konkista.


Informazioa: http://gartxotfilma.com/


NAZIOARTEKO TRIKITIXA JAIALDIA

Larunbat honetan, azaroaren 19an, Getxon, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan, Nazioarteko trikitixa jaialdia izango da arratsaldeko 19:00etan.

Nazioarteko Trikitixa Jaialdiaren edizio honetan ere, aurreko urteetako ikuskizunen helburua mantentzen da; hau da, trikitixa jotzeko era eta estilo ezberdinak erakutsi nahi dira, baita trikitixa (musika tresna) munduan zehar beste musika tresna batzuekin zelan uztartzen den ere. Horrela, Bizkaiko Trikitixa Elkarteak lantzen dituen ildoak jorratzen ditu Nazioarteko Trikitixa Jaialdiak. Batetik, irakaskuntza lantzen da; aipaturiko musika tresna, estilo eta jaialdian joko duten trikitilariak ezagutzera emanez. Bestetik, trikitixa bera sustatzen da; izan ere, jaialdi hau edozein publikori zuzentzen zaio (trikitixa ikasleei, trikitixa irakasleei, trikitixa eta orokorrean musika zaletuei, folklore zaleei, umeei, helduei, ... ).


Ondorengo partaideek hartuko dute parte:
GALIZIA: Bieito Romero, Xan Cerqueiro eta Diego Barral
KATALUNIA: Guillem Anguera, Hector Beberide eta Isidre Sans
EUSKAL HERRIA: Kris eta Xabi Solano; Kepa Junkera eta Jose Luis Canal; eta Urtzi Enrikez eta Marc del Pino (katalana).

Jaialdia bukatu ostean, urteroko Trikisession-a ospatuko da Areetako Glass tabernan. Bertan, jaialdian parte hartuko duten musikariek aukera izango dute, era informalago batean, elkarrekin jotzeko, inprobisatzeko, ... Glass-eraino hurbiltzen diren musikari eta zaleek ere eurekin batera jo, kantatu eta dantzatu ahal izango dute.


Informazio iturria: http://www.bizkaikotrikitixaelkartea.com/





viernes, 11 de noviembre de 2011

ZINEBI

ZINEBIK OHOREZKO MIKELDIA EMANGO DIO GAUR XABIER ELORRIAGA ANTZEZLEARI, BERE KARRERA ARTISTIKO OSOARENGATIK

Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldiak, ZINEBIk, bere 53. edizioaren oihala jaso du gaur, Arriaga Antzokian ospatu den inaugurazio ekitaldiarekin.

ZINEBI 53ko emanaldi eta jarduera gehienak Golem Zine Aretoetan eta Alondegiko Auditorio Nagusian izango dira. Liliana Cavani zinegile italiarrak ZINEBI 53ko bigarren Ohorezko Mikeldia jasoko du, datorren ostiralean, azaroaren 18an, eszenatoki berean burutuko den amaiera ekitaldian. 73 filmek hartuko dute parte Lehiaketarako Sekzio Ofizialean, eta horietatik 11 Euskal Herrikoak izango dira.


Bilbon, 2011ko azaroaren 11n. Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldiak, ZINEBIk, bere 53. edizioaren oihala jaso du gaur, Ohorezko Mikeldia Xabier Elorriaga antzezleari eman dion inaugurazio ekitaldiarekin. Ohorezko Mikeldia, bere lanaren arte dimentsio garrantzitsuaren eta lanean emandako ibilbide luze eta emankorraren ondorioz eman zaio. Xabier Elorriaga 80ko hamarkadan euskal zine berria izena jaso zuenaren antzezle enblematikoenetakoa eta aurpegi ezagunenetakoa da. Garai hartan, talentu handiko zuzendari, teknikari eta antzezle talde batek eta euren lanetik sortutako zenbait lan ahaztezinek Euskadiren irudi berria eman zuten, Francoren diktaduraren ondoren. Garai hartako hainbat filmen protagonista izan zen, Segoviako Ihesa (Imanol Uribe, 1981), Mikelen Heriotza (Imanol Uribe, 1984), Albaniako konkista (Alfonso Ungría, 1984) eta Lau haizetara (José A. Zorrilla, 1987). Azken horretan, gainera, gidoilari ere izan zen. Xabier Elorriagak oso karrera azpimarragarria burutu du Espainiako eta nazioarteko zine eta telebistako ekoizpen lan garrantzitsuetan, TVE katearen Águila Roja arrakastatsuan, besteak beste. Xabier Elorriagak Bilbon hasi zuen bere arte karrera, Kriselu antzerki taldearen bitartez. Bertan zuzendari laguntzaile lanak egin zituen. Zinean 70eko hamarkadaren hasieran debutatu zuen, La ciutat cremada (Antoni Ribas, 1976) filmaren protagonista gisa. Paper horren ondorioz oso  ritzi onak jaso zituen kritikaren eta ikus-entzuleen aldetik, eta Zine Idazleen Zirkuluaren Saria jaso zuen. Bere lehen paperetako bat, Erroman telebistari buruz egindako ikastaro batean zegoela, laburmetraia batean egindakoa izan zen. cremada (Antoni Ribas, 1976) filmaren protagonista gisa. Paper horren ondorioz oso iritzi onak jaso zituen kritikaren eta ikus-entzuleen aldetik, eta Zine Idazleen Zirkuluaren Saria jaso zuen. Bere lehen paperetako bat, Erroman telebistari buruz egindako ikastaro batean zegoela,  aburmetraia batean egindakoa izan zen.

ZINEBI 53ko Ohorezko bigarren Mikeldia Liliana Cavani zinegile italiarrari emango zaio. Liliana Cavanik zine inkonformista, eztabaidatua, inolako dogmatismorik gabea, oso bitxia eta adierazpen intelektualez eta estetikoz betea egin du.




INFORMAZIOA: http://www.zinebi.com/

UDONDO GAZTETXEAK 11 URTE

Gaztetxeek, besteak beste, kulturalki duten garrantzia aski ezaguna da gaur egun; nahiz eta batzuk hori ukatu eta trabak jartzen burubelarri jardun.

Gaztetxeetan: asanbleak, taberna, kirol instalazioak, kontzertuak, filamak, eztabaidak, hitzaldiak, kuadrilen arteko solasaldiak, parrandak, auzolana, bertsosaioak, antzerkiak... izaten ditugu, hau da: kultura bizia.
 Kultura sortzeko, jasotzeko zein gozatzeko aukera paregabea eskeintzen digute gaztetxeek beraz.
Urte luzez zutik daraman gaztetxea da Udondokoa, Leioakoa. Duela hamaika urte Mendibile desalojatu ostean okupatu zuten Leioako gazteek Udondo auzoan, izen bera duen Gaztetxea.
Hori ospatzeko hainbat kultur ekimen dakarkigute gazteek, besteak beste:

-AZAROAK 11, BARIKUA - Bertsoafaria gaztetxean 21:00etan
-AZAROAK 17, OSTEGUNA - 19:30tan Bideo proiekzioa: Memoria Histórica "El muro rosa"
-AZAROAK 18, BARIKUA - 21:30tan Kontzertuak: Vendetta + Itziarren Semeak



Informazio g ehiago nahi izanez gero: http://udondogaztetxea.blogspot.com

martes, 8 de noviembre de 2011

UDAGOIENEKO OSTERA

Udagoinekeo Ostera hamabigarrenez  abiatuko da azaroaren 10ean , Katamalok Bilboko Kafe Antzokian eskainiko duen emanaldiarekin. Udagoieneko Osterak  urtero-urtero, udazkenetan euskarazko kultur produkzioa eramaten du Bizkaiko antzokietara. Aurtengo programazioa sei emanaldik osatzen dute.

  • KATAMALO: Katamaloa “erantzi” ondoren, publikoa gosez utzi zuen taldeak, eta hori dela eta, kontzertu bakan batzuk emateko itzuli da.
    (Azaroak 10, osteguna. Bilboko Kafe Antzokian 21:30ean).
  • KEROBIA: Trilogia atera eta gero (Materia Organikoa, Papera eta Kartoia, Ontziak), kantu horien moldaketa akustikoa aurkeztera datozkigu “Nola jaiotzen diren aurrez zendutakoak” emanaldi intimistarekin.
    (Azaroak 11, ostirala. Urdulizko Kultur Etxean 22:00etan).

  • MIKEL URDANGARIN: Estudioko zortzi disko argitaratu ondoren, ibilbide guztiko kantuak jasotzen dituen zuzeneko diskoa aurkeztuko du. Disko hori aurkezteko lehen kontzertua Udagoieneko Osteraren barruan egingo du.
    (Azaroak 18, ostirala. Balmasedako Klaret Antzokian 20:30ean).
  • HOSTOAK: Oreka TX, Amaren Alabak eta Kukai dantza konpainiaren eskutik paregabeko emanaldia, punta-puntako euskal musikari eta dantzarien eskutik.
    (Azaroak 25, ostirala. Ermua Antzokian, 22:15ean).
  • ETXE+LORELEI: Kantautore estiloko emanaldia, alde batetik Etxe, bere disko bietako lanekin, eta bestetik Lorelei, 11 urte ta gero Osteran agertuko dira berriro, beraien esanetan “bizirik” lurperatu baitzuten poesi musikatu proiektu hau.
    (Azaroak 26, larunbata. Getxoko Andres Isasi Musika Eskolan 22:00etan).
  • TXAN MAGOA: Urteetako prestaketaren ondoren, emanaldi berria estreinatuko du Osteran, Ezer ez da dirudiena titulupean.
    (Azaroak 27, igandea. Barakaldo Antzokian 18:00etan).




viernes, 4 de noviembre de 2011

HODEIEN AZPIAN

Ruper Ordorikaren "HODEIEN AZPIAN", disko berria, kalean dago dagoeneko. Pasa den Urriaren 27an aurkeztu zuen abeslari Oñatiarrak bere 16. lana.
Gainera, laster hasiko da Ruper Ordorika lan berria ardatz hartuko duen kontzertuen emanaldiekin. Hona hemen emango dituen kontzertuen egitaraua:

-Abenduak 1- Vitoria.Gasteiz: Jimmy Jazz+Mara
-Abenduak 11-Elgeta: Espaloian+Joseba Irazoki
-Abenduak 23- Bilbao: Kafe Antzokia
-Abenduak 29- Donostia: Victoria Eugenia
-Urtarrilak 7-Durango: Plateruena+Joseba Irazoki
-Urtarrilak 14-Zarautz.: Lizardi 




Inormazio gehiago eta hobea nahi baldin baduzue:

www.ruperordorika.com