“Gartxot, konkista aitzineko konkista” izeneko film luzea azaroaren 18tik aurrera izango da Euskal Herriko zinemetan. Juanjo Elordi eta Asisko Urmenetaren zuendaritza eta Somugaren ekoizpena du filmak, Benito Lertxundiren musika, Zuberoako kantari eta aktoreeen ahotsak... osagai benetan indartsuak, erronka handi bati aurre egiteko: euskara hutsez eta helduentzako eginiko animazio proiektu bat gauzatzea.
SINOPSIA
Bardo deitzen zaio herriaren oroimena eta kultura gordetzen duen kantariari. Eta horixe da Orreagako abade berriak nahi ez duena. Hargatik, Gartxot, bertako bardoa, deserriratu eta Mikelot, haren semea bahituko du latinez kantatuko duen fraide bihurtzeko. Baina Mikelotek ihes egingo du eta berriro hasiko da kantuan aitarekin, herriz herri. Elizak iraintzat hartuko du kantaldi bakoitza eta fraide-gerlari beldugarrien esku utziko du aita-semeak harrapatzea. Tragedia XII. mendean. Hasi da konkista aurreko konkista.
Informazioa: http://gartxotfilma.com/
No hay comentarios:
Publicar un comentario