martes, 15 de noviembre de 2011

NAZIOARTEKO TRIKITIXA JAIALDIA

Larunbat honetan, azaroaren 19an, Getxon, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan, Nazioarteko trikitixa jaialdia izango da arratsaldeko 19:00etan.

Nazioarteko Trikitixa Jaialdiaren edizio honetan ere, aurreko urteetako ikuskizunen helburua mantentzen da; hau da, trikitixa jotzeko era eta estilo ezberdinak erakutsi nahi dira, baita trikitixa (musika tresna) munduan zehar beste musika tresna batzuekin zelan uztartzen den ere. Horrela, Bizkaiko Trikitixa Elkarteak lantzen dituen ildoak jorratzen ditu Nazioarteko Trikitixa Jaialdiak. Batetik, irakaskuntza lantzen da; aipaturiko musika tresna, estilo eta jaialdian joko duten trikitilariak ezagutzera emanez. Bestetik, trikitixa bera sustatzen da; izan ere, jaialdi hau edozein publikori zuzentzen zaio (trikitixa ikasleei, trikitixa irakasleei, trikitixa eta orokorrean musika zaletuei, folklore zaleei, umeei, helduei, ... ).


Ondorengo partaideek hartuko dute parte:
GALIZIA: Bieito Romero, Xan Cerqueiro eta Diego Barral
KATALUNIA: Guillem Anguera, Hector Beberide eta Isidre Sans
EUSKAL HERRIA: Kris eta Xabi Solano; Kepa Junkera eta Jose Luis Canal; eta Urtzi Enrikez eta Marc del Pino (katalana).

Jaialdia bukatu ostean, urteroko Trikisession-a ospatuko da Areetako Glass tabernan. Bertan, jaialdian parte hartuko duten musikariek aukera izango dute, era informalago batean, elkarrekin jotzeko, inprobisatzeko, ... Glass-eraino hurbiltzen diren musikari eta zaleek ere eurekin batera jo, kantatu eta dantzatu ahal izango dute.


Informazio iturria: http://www.bizkaikotrikitixaelkartea.com/





No hay comentarios:

Publicar un comentario