ZINEBIK OHOREZKO MIKELDIA EMANGO DIO GAUR XABIER ELORRIAGA ANTZEZLEARI, BERE KARRERA ARTISTIKO OSOARENGATIK
Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldiak, ZINEBIk, bere 53. edizioaren oihala jaso du gaur, Arriaga Antzokian ospatu den inaugurazio ekitaldiarekin.
ZINEBI 53ko emanaldi eta jarduera gehienak Golem Zine Aretoetan eta Alondegiko Auditorio Nagusian izango dira. Liliana Cavani zinegile italiarrak ZINEBI 53ko bigarren Ohorezko Mikeldia jasoko du, datorren ostiralean, azaroaren 18an, eszenatoki berean burutuko den amaiera ekitaldian. 73 filmek hartuko dute parte Lehiaketarako Sekzio Ofizialean, eta horietatik 11 Euskal Herrikoak izango dira.
Bilbon, 2011ko azaroaren 11n. Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldiak, ZINEBIk, bere 53. edizioaren oihala jaso du gaur, Ohorezko Mikeldia Xabier Elorriaga antzezleari eman dion inaugurazio ekitaldiarekin. Ohorezko Mikeldia, bere lanaren arte dimentsio garrantzitsuaren eta lanean emandako ibilbide luze eta emankorraren ondorioz eman zaio. Xabier Elorriaga 80ko hamarkadan euskal zine berria izena jaso zuenaren antzezle enblematikoenetakoa eta aurpegi ezagunenetakoa da. Garai hartan, talentu handiko zuzendari, teknikari eta antzezle talde batek eta euren lanetik sortutako zenbait lan ahaztezinek Euskadiren irudi berria eman zuten, Francoren diktaduraren ondoren. Garai hartako hainbat filmen protagonista izan zen, Segoviako Ihesa (Imanol Uribe, 1981), Mikelen Heriotza (Imanol Uribe, 1984), Albaniako konkista (Alfonso Ungría, 1984) eta Lau haizetara (José A. Zorrilla, 1987). Azken horretan, gainera, gidoilari ere izan zen. Xabier Elorriagak oso karrera azpimarragarria burutu du Espainiako eta nazioarteko zine eta telebistako ekoizpen lan garrantzitsuetan, TVE katearen Águila Roja arrakastatsuan, besteak beste. Xabier Elorriagak Bilbon hasi zuen bere arte karrera, Kriselu antzerki taldearen bitartez. Bertan zuzendari laguntzaile lanak egin zituen. Zinean 70eko hamarkadaren hasieran debutatu zuen, La ciutat cremada (Antoni Ribas, 1976) filmaren protagonista gisa. Paper horren ondorioz oso ritzi onak jaso zituen kritikaren eta ikus-entzuleen aldetik, eta Zine Idazleen Zirkuluaren Saria jaso zuen. Bere lehen paperetako bat, Erroman telebistari buruz egindako ikastaro batean zegoela, laburmetraia batean egindakoa izan zen. cremada (Antoni Ribas, 1976) filmaren protagonista gisa. Paper horren ondorioz oso iritzi onak jaso zituen kritikaren eta ikus-entzuleen aldetik, eta Zine Idazleen Zirkuluaren Saria jaso zuen. Bere lehen paperetako bat, Erroman telebistari buruz egindako ikastaro batean zegoela, aburmetraia batean egindakoa izan zen.
ZINEBI 53ko Ohorezko bigarren Mikeldia Liliana Cavani zinegile italiarrari emango zaio. Liliana Cavanik zine inkonformista, eztabaidatua, inolako dogmatismorik gabea, oso bitxia eta adierazpen intelektualez eta estetikoz betea egin du.
INFORMAZIOA: http://www.zinebi.com/
No hay comentarios:
Publicar un comentario